letras.top
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 #

letra de batasuna - pantxoa eta peio

Loading...

paroles de la chanson batasuna :
aupa gizona, jeiki mutil
atzar emazte ta neskatil
borrokarako dei eginaz
irrintzi bat dabil
euskal herria diagu zai
presoak eta hilak ere bai
abertzale izan ezkero gaur
gauden denok anai

borrokari luza zaidak eskua
hona hemen nerea zabalik
euskaldunon banan banan hiltzea
otso beltzak ez dik beste nahirik
euskadiren alde
loturik bagare
goaz borrokara!
nagusituko bait gare
gerokoak geroko utzi
gaur herriak ziok:
“nahi diat bizi”

aupa gizona, jeiki mutil
atzar emazte ta neskatil
borrokarako dei eginaz
irrintzi bat dabil
euskal herria diagu zai
presoak eta hilak ere bai
abertzale izan ezkero gaur
gauden denok anai

otso beltza gauaren gauaz heldu
artzainak zebiltzala kalakan…
goizean goiz, odolez gorrituak
hamaika ardi hilak belarditan
artzain kalakari, atsoak iduri
har makila eskuan
eta lotu etsaiari
anaien aurka ez habila
otso beltzarentzat atxik makila!

aupa gizona, jeiki mutil
atzar emazte ta neskatil
borrokarako dei eginaz
irrintzi bat dabil
euskal herria diagu zai
presoak eta hilak ere bai
abertzale izan ezkero gaur
gauden denok anai

agur, agur, andere askatasuna
agur, agur, biharko euskadi
iguzkitan dantzatuko gaituzu
errana diot maiteñoari
besoak loturik
ez dugu pestarik
nola dantzatuko
biok belaunikaturik?
lehenik urratu gatea

letras aleatórias

MAIS ACESSADOS

Loading...