letras.top
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 #

letra de haizea harrien kontra - olatz salvador, idoia asurmendi, itziar ituño

Loading...

ez dut inoiz lorerik
jan, baina ahosabaian lurra
izan dut, batzutan
ez da hitzik ez duenik
amets handiaren gezurra
mingainaren puntan

denbora joan zaigu
iraganaren harrizko
bideei begira
lorratzak horren malgu
harearen dantzakide gaizto
joan egin dira

hareak harria
harriak harea

haizea harrien kontra
harea ez al da?
iraganaren dantzaldi
gaiztoena bada
gu ere hareazkoak
bilakatu gara
haizea harrien kontra…
iraultza da
bada lur bat harea
dakarrena esku ahurretara
bai, bada! sahara
non bizitzaren alde
hartzen diren hiru te kikara
topa ba! sahara

haizea harrien kontra…
iraultza da

letras aleatórias

MAIS ACESSADOS

Loading...