letras.top
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 #

letra de loreak eman arte - nøgen (banda)

Loading...

zeharka erortzen den euriak
busti nau eta itxi ditut begiak
ez dakit erantzuten
zure galderaren lehen hitzari
nondik eroriko den inola baneki…
heldu orain eskutik

eta hori bada nahi duzuna
ez hitzik galdu eta ez galdetu zer ote den
dantzan jartzen gaituena inon musikarik gabe
urak bere bidea zure ilean marraztu badezake
gure begiek loreak eman arte

eta behe-lainoa baino arinago dator orain
ezin astunago eskuetatik erortzen zait
ezin hartu zitekeenik ezin ahaztu
zugan bizi den beste inor
edo nigan hilko den amets oro
ezin heldurik elkar datoz berdin duelarik…

eta hori bada nahi duzuna
ez hitzik galdu eta ez galdetu zer ote den
dantzan jartzen gaituena inon musikarik gabe
urak bere bidea zure ilean marraztu badezake
gure begiek loreak eman arte
gure begiek loreak eman arte
gure begiek loreak eman arte

letras aleatórias

MAIS ACESSADOS

Loading...