letras.top
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 #

letra de ez eguna - jp lohian

Loading...

egun oker ankerra
egun motel ustela
egun astun galdua
egun ezkorra

hutsunezko mendi-tontor gainean da etsipena
urak eta suak hartzen, haginekin zainak mozten
eguzkia ez da egunero ateratzen
itzalak errenkadan behin eta berriz zenbatzen

dena amiltzen dela sentitzen dudanean
dena suntsitzen dela sinisten dudanean

saminaren eguna, ziegaren eguna
oinazez betetako zakarrontzi bilduma
eguzkiak ez du izotza urtutzen
errekara joandako egun lehor eta kirten

dena amiltzen dela sentitzen dudanean
dena suntsitzen dela sinisten dudanean
desorekaren egun kuttuna, ez eguna

zaia arnastea lokatz honen azpian
zakurren zaunkak ez dira isiltzen inolaz
etsipena barrezka, irainka etorri zait
lepotikan heldu eta estutzen hasi naiz
niren indar guztiekin gogor gogor estutzen
den dena amiltzen ari dela sentitzen
dena suntsizen ari dela sinisten
luietan den ontzian belak zabalik
zurrunbilotik atera ezinik
bihar eguzkia agurtuko al dut berriz?

letras aleatórias

MAIS ACESSADOS

Loading...