letras.top
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 #

letra de ipuinetan - huntza

Loading...

behin ba omen zen ahate txiki bat
desberdina denengandik
ez zituena moko luze bat

ta bi hegal zabal, polit
zisne talde batek gonbit
maitatu zuten gogotik
haiekin dabil geroztik
bere burua onartu zuen
ta ausardi horrengatik:
barrutik zisne bilakatzeak
edertu zuen kanpotik

murumendiko mariren berri
konta beharrean nago
seme-alabak ez zituen nahi
bihurtu kristau esklabo
mari sutu zen zeharo
guztiek zioten klaro:
madarikatua dago!
garbi zuenez, alde egin zuen
gure mundutik harago
lurrean daude ta infernuan baino
askoz deabru gehiago

baziren hiru txerritxo ausart
etxe berean heziak
lasai bizitzen ez zien uzten
otsoaren maleziak
harrizkoan babes guztiak
etsaiaren gabeziak
aldaketan sinetsiak
elkarrekiko maitasun harek
egin zitun bereziak
badaude eta indarrez bota
ezin diren harresiak!

letras aleatórias

MAIS ACESSADOS

Loading...