letras.top
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 #

letra de gertu gaudenean - bulego

Loading...

neuk ere ba al dakit ba
zer sentitzen dudan
askotan ez nago ziur
ez dakit ze ostia den
baino atzo gaueko ordu bietan
zure mezua jasotzean
lurrikara batek hartu zuen
nire logela

ze
ekaitzik ederrena zara
nire kaosean ordena
egin beharren zerrendan
ez nuen sartu maitemintzea
baina
laino batean bezala nabil
hogeita lau zazpitan
zu nire pentsamenduetatik
atera ezinda

ez dakit zer dеn
pizten didazuna
baina denbora
gelditzеko gai gara
gertu gaudenean
gertu gaudenean
ihes egiten dit
errealitateak

loiutik irten da
suziri bat bezala
elkarrentzat eginak garela dioen hegazkina
200 dik gora
bum-bum nire bihotza
adrenalina hutsa zara
ezin dut utzi zure pozoia

ez dakit zer den
pizten didazuna
baina denbora
gelditzeko gai gara
gertu gaudenean
gertu gaudenean
ihes egiten dit
errealitateak

bihotza jartzen duenari
gertatu ohi zaio
dena galtzeko duela
gutxi irabazteko
eta ni horrelakoa naiz
ez dut altxorrik eskaintzeko
baina dudan guztia
hori zuretzako
ez dakit zer den
pizten didazuna
baina denbora
gelditzeko gai gara
gertu gaudenean
gertu gaudenean
ihes egiten dit
errealitateak

letras aleatórias

MAIS ACESSADOS

Loading...