letras.top
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 #

letra de zimelkor - berri txarrak

Loading...

agur hitz bat
bizi printzak

zilar emari adatsa
nork orraztu ez daukazun arren
bizipenen ildo zimurrak
kide izandakoaren hutsune
bazkalosteko solasak
ergel hutsak izar telebistan

abante bizian doaz
hondar-urte sent-tzen direnak
mendez beteta segunduak
ahanzturaren lehendabiziko deiak
pare ezberdinak oinetan
ontzi erreak sukaldean

agur hitz bat zizelkatu balore galduen hilarrian
azkarregi doan mundu honen gurpil lohituetan
azken hitz bat zizelkatu hezur-mamizkoen bularretan
“ni banoa baina zaindu
zaindu zeuen tartekoak”

etorkizuna bera ere oroitzapenez da mozorrotzen
gezurretan dabil memoria
eta erabilera aspaldi galdu zuten hitz horiek
eder-ederrak iruditzen zaizkizu halere
inork gutxik estimatzen duen altxor hau
zurekin hondoratuko dela onartu behar

ozeano harro horretan
sakonera abisalean
herio deitzen den ahanztura horretan
bidesari horretan
atseden horretan

bizitza osoa lanean emanik
ordainetan ezer ez merezi duzunetik
zimelkor da lortutako guztia
mundu gara: bizi printzak
libratuko denik ez da
ziur izan

letras aleatórias

MAIS ACESSADOS

Loading...