letras.top
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 #

letra de sutxakurrak - berri txarrak

Loading...

gaua zohardi, izarrak keinuka
ederra denikan ezin uka
zerua lotsagabe dutela urratzen
nola ulertu batzuk hilda daudela
aspaldi dela
bezatutako rockak bezala zerbait argitu arren

zakatzak irten zaizkizula
itolarriak
orain igeritan ikasi behar

eguzkia guretzat gordeta
izara txuriak zabalduta
itzalen ikuskizuna doan eskaini genuen

sutxakurrak bezala
argia gezur
ustelak ekarria
gure miraria
gure mirari argia

“itzala da eguzkiaren onena”
errepikatzen
mila k-n-l mezua zabaltzen

hegalak eskatu
lur hartzen ikasteko
hegalak eskatu
erortzen ikasteko

ta abelburuak pozoindu ditugu gure esnetik edateko
zure galsoro guztiak segatu gure ogitik jateko
eskolatzea garest-tu dugu gure ideiak merke saltzeko
ta gaueroko loa galarazi gure ametsak erosteko

hegalak eskatu

letras aleatórias

MAIS ACESSADOS

Loading...