letra de katedral bat - berri txarrak
gitarra astindu
eta ikusi kanturik baduen hor nonbait ezkutuan
behatzak bihurritu
ea norbaitek ahaztua duen akorde minorren bat
eta min eman arte zure falta izan
ez da musa hoberik
katedral bat egin hegalik gabe sortu ziren
abesti pusketekin
bertako beiratetik sartzen diren eguzki izpien
energiaz berrekin
eta min eman arte zure falta izan
ez da musa hoberik
ikasitakoa desikasten ikasi
ahaztutakoa ahaztu eta aurrera egin
“irakurtzea da bestela idaztea”
paperak aitortzen dit
“kantatu besterik ez nuen egin nahi”
erantzuten diot nik
neure ahotsa bilatu, beti besteena entzun
loa kentzen didanari ekintzekin erantzun
lagunarteko uneak luzarazi
maitasuna egin maite dugunekin
carpe noctem!
eta min eman arte zure falta izan
ez da musa hoberik
bihotzen artean parkour egitean erori
baina beti zutik erori
gitarra laztandu barruan kanturik baduen…
letras aleatórias
- gods stump › letra de касты (castes) - god's stump
- carla morrison › letra de cercanía - carla morrison
- mario william vitale › letra de fat joe in the undertow - mario william vitale
- nyche › letra de readyrock - nyche
- richter › letra de was wäre wenn - richter
- emre aydin feat 6 cadde › letra de sen ve ben - emre aydın feat. 6.cadde
- alonzo › letra de elvira - alonzo
- lord x the bad boy › letra de lord x - slow grind - lord x, the bad boy
- hiphop tamizha feat kaushik krish › letra de hi sonna pothum - hiphop tamizha feat. kaushik krish
- chore boy › letra de picture of my girl - chore boy