letras.top
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 #

letra de orreaga - benito lertxundi

Loading...

zuhaitzetan den ederrena da oihan beltzean pagoa’…
orreagako mendi gainetan badabil euskal-gogoa:
galernen eta gerlen artetik mendetan barna xut doa
pagadoietan ixilik ontuz europakoen geroa
zonbat gerlari, sarraskiz gose, odolez eta suz hordi
europatarrak zanpatu nahiz iragan denik hor gaindik!
ibañetako mendi lepoa heitaz mintza baladi
aipa letzazke lehen-lehenik arrolan eta karlandi
buru-gabetu, bihotzez hustu jendalde lehertuekin
mundu guztia nahiko zuten, beren azpiko bategin
euskal jendeak, denengatik xut, gogor jeikitzen du jakin
mendi gain hautan, burua gora, gizonak gizon dagotzin
indarkeriak ezarri mugak kraskatzen hasi orduko
euskal gogoa noiz da jauziren arranoaren pareko?
azpilkueta bezain kartsuko eta jakintza gaitzeko
gizon libroak noiz ote dire orreagatik jaliko?
zoin den pizgarri mendietarik jauzika doan xirripa…
euskal-semeak, aiten gogoa bihotz guziaz hurrupa!
altxa burua, denek bat kanta: euskal gudua gaur aipa:
entzunik zuen irrintzina, xutik jar dadin europa!

letras aleatórias

MAIS ACESSADOS

Loading...