letra de egun batez - benito lertxundi
egun batez
autatua izatearen zirrara
ezin gordea nialarik
ene belarrietan
oihartzun bat hintzena
aurrez aurre
ezagutzeko aukera nian
hantxe hintzen
luze ibili denaren
jakindurizko keinuez
gabardinaren doai estetikoak
deusezten
nik, oihal xurizko ator batekin
idurikatu hintudan
eta, arpa baten beharra ere
sumatu nian hire eskuetan
hire iturri hitz jarioa
sakoneraino busti ninduen
apirileko euria huen
aidean idatzi nahirik bezala
araudi sendoz, lerro lerro
hitzak antzez dantza batean
lotu zirenean
gure arrazaren ohizko errepika
biluztua ikusi nian
ballet batean
gero zaldia hartuz
kondairan barna
zalapartaka abiatu hintzen
luze ibiliz gero
altzairuzko bidea egitean
zaldia
eromenean begiak galdutako
suminduran bilakatu zitzain
zaldi kateztatuaren nekea
gaurkotasunez margotzen ari hintzen
eta ni hire coctail gazi gez aberatsez
mozkortzen eta mozkortzen
lanbro fin batek bere baitan
hartu banindu bezala
irtetzen, irtetzen;
hire itzalarekin
ator bat egin nian
letras aleatórias
- simza eazzy › letra de too many moons - simza eazzy
- brenn › letra de kvalm - brenn.
- greekdagod › letra de large amount - greekdagod
- 朝简 zhao jian › letra de 寒 (han) - 朝简 (zhao jian)
- as the sky melts › letra de the end - as the sky melts
- as the sky melts › letra de idrownmyself - as the sky melts
- tendon levey › letra de starve the doll - tendon levey
- dregotdreams › letra de squad - dregotdreams
- up10tion › letra de 너에게 미쳤었다 (crazy about you) - up10tion
- audrey sherman › letra de 2 talk - audrey sherman