letras.top
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 #

letra de jentil odola - aiumeen basoa

Loading...

ehun ekaitzen indarren
pareko erasoa gure mendietan
odol errekak doaz herrisketan
kixmi delakoaren izenean

haritzpeko legeak daude apurtuta
gorpuen artetik jentil bat ihesi doa

basoaren ilunean, zuhaitzen besapean
herriaren jakinduria ezindu dute hautsi
bihotza paparretik irten beharrean
sugar-en izena duelarik ahotan

nortasunaren zutabeak jausi dira
ta sustraiak denboran sakon dirau
basoaren ilunean, zuhaitzen besapean
herriaren jakinduria ezingo dute hautsi

bere bizia luzatu da errito zaharrei esker
baina oriandik gogoan dut
aitor handiaren zazpi herriak
bat zirenean, naturarekin bat

ibaiaren bidetik doan urak, jarraitzen du bidea
hautsitako, hautsitako bihotzak izango dira
kondaira hazia
haize lehuna, zurekin egan, suaren beroak
indartzen, begietan islada, begietan
gure min guztia
pagadiek babesten dute bere bidean
urrutiko txalaparta soinuek gidatzen duten bitartean
han goian, adarraren soinu sarkorra askatuko du
lau haizetara, sua, lurra, ura, haizea

ez dago inor bizirik bailara hontan
mendiaren haunditasuna haundiago da orain
arbasoen hitzak entzun dira izadiaren eztarrian
lurraren oparia den jentil odola

haritzpeko legeak daude apurtuta
gorpuen artetik jentil bat ihesi doa
basoaren ilunean, zuhaitzaren besapean
herriaren jakinduria ezingo dute hautsi

letras aleatórias

MAIS ACESSADOS

Loading...