letra de hileta kantu nafarra - zetak
“hileta kantu nafarra” abestiaren letra
[intro / sarrera]
gorroto zenituen hileta kantu nafarrak
ta orain idazten dizut bat
iparraldean bezala
herriaren erdian
zutitu nahi baitizut hilarritxo bat
[bertsoa]
zaude orain
oskorriren kantutan
itxasgorrietan ekhi ondoratzen denean
amaren begietan
betirako itzali zinela zioen unean
eta orain zer esan…
[aurrerrepika]
ipar-haizea maitatzen erakutsi zidanari zer esan
ibarbeltzen negu gordin hau epeldu zidanari nola esan…
[errepika]
agur
asko nuen esateko
asko zuri ematеko
agur
arakiletik dator herio
behar baino lеhenago
[instrumentala]
[bertsoa]
enara bat kokatu da berriz gure leihoan
ta nik zu zattut besotan
[bertsoa]
urederra bera bezala
gauerdi pare hortan
atseden hartu duzu bapatean
[aurrerrepika]
nire kantuen armonia zen bidelagunari zer esan
ixiltasunaren hizkuntzan ulertzen zidan horri nola esan…
[errepika]
agur
asko nuen esateko
asko zuri emateko
agur
arakiletik dator herio
behar baino lehenago
[posterrepika]
ta kantauritik harago
zerbait balego
besarkatuko gara berriro
batzen gattuenean heriok
[outro]
agur
arakiletik dator herio
letras aleatórias
- letra de bes an't enk - cat ballou
- letra de house carpenter - martin simpson
- letra de 2face - daz money
- letra de runnin' from me* - lil baby
- letra de flex - jeronelle feat. ré lxuise
- letra de what i see - reach
- letra de trudeau - $sand
- letra de spotlight - lil r jab
- letra de 200grand - foreverlived
- letra de crossed roads - xunknown artist