
letra de mailurik baneuka - skabidean
betiko ibilbidea, betiko sentsazioa:
mugimendu eza eta mugimendua
erosotasuna eta, halaber, ardura
dudak eginez nire buruan
ezagutu nahirik ingurua?
baina ez naiz bakarra!
milaka baikara, galdezka
elkarri eta airera!
airean nabari da badela mila gogo
eta gogo bakarra aldi berean
mailurik baneuka
mailukatuko nuke
egunez eta gauez
herrian zehar
gazteok alerta!
guztiok batera
epai dezagun gaur
asmo on eta zuzentasunaz
herrian zehar
ezkilarik banu
soinu eginen nuke
egunez eta gauez
herrian zehar
gazteok alerta!
guztiok batera
berma dezagun gaur
ekiteko askatasuna
herrian zehar
elkartasunarekin, nork bere harri koskorra ekarri!
elkartasunarekin, bada norekin bat egin!
kanturik baneuka
kantu eginen nuke
egunez eta gauez
herrian zehar
gazteok alerta!
guztiok batera
entzun dezagun gaur
albokoaren ekarpena
herrian zehar
bada, badut mailurik!
badut ezkilarik!
badut zer kantatzerik
herrian zehar!
zuzentasun mailuaz
askatasun ezkilaz
aho batez kanta
zabal dadin gure mezua
herrian zehar!
elkartasunarekin, nork bere harri koskorra ekarri!
elkartasunarekin, bada norekin bat egin!
elkartasunarekin, nork bere harri koskorra ekarri!
elkartasunarekin, bada norekin bat egin!
letras aleatórias
- letra de the fire v1.3 - aryan
- letra de arson - killkevlar
- letra de bolinha de queijo - mc gw
- letra de fort lewis gun club youth day - blenderhead
- letra de flapjack - wallabe
- letra de 삶 (life) - 전람회 (exhibition) (kor)
- letra de nsaw kolchi - invalid artist name
- letra de abadilah [2023] - tiket
- letra de killer - chloe charlotte
- letra de heartbreak hill - makai alexander