
letra de enara - skabidean
enara hegan doa (ihesi)
baina errurik ezin zaio egotzi
kabia bihotzean (jarraikiz)
behar latzaren malko-arrasto beltzari
helmuga zailtasunez beterik (bakarti)
itoizen tximeletak bezala galdurik
etsirik, ezin eutsi minari (beldurti)
egonen ote bueltatzeko egunik?
noiz ote berpiztuko dira?
noiz berpiztuko gara haiekin?
noiz ote adituko dira berriro
lagunen solasak?
arima askea da (arina)
sortegunetik argi dugun mezua
gorputza, alabaina (askotan)
ahazten gara maitasunez zaintzeaz
iraunen badu inon arimak (gordea)
gorputz barnean bakarrik izanen da
kabia galtzen duen txoria (etxea)
gorputza galtzen duen arima da
noiz ote berpiztuko dira?
noiz berpiztuko gara haiekin?
noiz ote adituko dira berriro
lagunen solasak?
noiz ote berpiztuko dira?
noiz berpiztuko gara haiekin?
noiz ote sentituko dugu berriro
maiteen babesa?
sentituko dugu berriro maiteen babesa?
sentituko dugu berriro maiteen babesa?
sentituko dugu berriro maiteen babesa?
sentituko dugu berriro maiteen babesa?
letras aleatórias
- letra de mertane 2022 - gsa
- letra de otw 2 u - austin skinner
- letra de mal de toi - lyna mahyem
- letra de delerious? - gungor
- letra de svaki minut bitan je - selma bajrami
- letra de big ego's og - dr. dre
- letra de ndongo - samba peuzzi
- letra de ice cream - gorilla000
- letra de midnight (interlude) - hoffmvn
- letra de the flashing of lights - 333nivira