letras.top
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 #

letra de ezetz esatea - ruper ordorika

Loading...

zein zaila den ezetz esatea,
zein zaila den txanda ematea,
abantaila ez onartzea,

lehen saria bazter uztea,
ez da errexa ahaldunaren
lausengua errefusatzea.

zein zaila den ezetz esatea,
zein zaila den eskua ukatzea,
behin oparia onartuz gero,
ardo gozoa edan egunero,
zein den zaila baieztatzea
txanpon baten ifrentzua zarela.

zein zaila den ezetz esatea,
ospearen dirdira belztea,
sosari men egin orduko
ardia zara ardi larruzko,
zein den zaila egia esatea
txanpon baten ifrentzua zarenean.

zein goxoa
eskuineko esku zintzoak
ezkerrekoak egindakoaz
ezer ere ez jakitea.
zein goxoa
abagunea heltzen denean
hitzak poltsikoan sartu
eta ezer ere ez esatea.

letras aleatórias

MAIS ACESSADOS

Loading...