letra de lagun isila - ostabe
kale ertzetan dabil lur jota
kale ertzetan bust-ta
kale ertzetan lokartu gabe
kale ertzetan. bakardadea
zapaten soinuek, esnatzen dute
begiradek baztertu
bizitza guztietan dago; inork ez du ardura
betiko lekuan, isila
bihotzean, inork ez ikusteko
gordeta dauzka, malkoak
eta bizitza eramateko
poltsa txikia du nahikoa
kale ertzetan dabil lur jota
kale ertzetan bust-ta
kale ertzetan lokartu gabe
kale ertzetan. bakardadea
bihotzean, inork ez ikusteko
gordeta dauzka, malkoak
eta bizitza eramateko
poltza txikia du nahikoa
kale erdian
desberdintasunaren eredu
guztion arimak
gutxi batzuen esklabu
nire zortea oporretan dagoela somatu dut
baina nik ez diot ezer eskatuko
eta gaur ere
atzoko zipaio berdinak etorri dira, bai
ez omen dute hemen bizitzen uzten
edo hori diote
baina ni
beste pentsaera batekoa naiz
eta ni bezalako jendea
hemen bizitzea nahi ez dutela uste dut
eta, beste batek esan zuen moduan
isildu egingo naiz, demokraziaren izenean
eta hitz egiten utziko diet ni baino ozenago hitz egiten dutenei
nire ahotsa ez baita entzuten
edo hori diote
kale erdian
desberdintasunaren eredu
guztion arimak
gutxi batzuen esklabu
letras aleatórias
- letra de for my hustlas - young scooter
- letra de portret psychologiczny - 101 decybeli
- letra de won't let die - plainspoke
- letra de diário de bordo 5 (ponto final) - rashid
- letra de totalni pijanac - aca živanović
- letra de loaded - billythekidd386
- letra de a great mind - o'hene savant
- letra de froot - marina
- letra de out of touch - horseshoe g.a.n.g
- letra de together alone - robert nash