letras.top
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 #

letra de insumisoarena - oskorri

Loading...

postari zintzo horrek / zer dakar karpetan?
amodio gutunik / etzegok giretan
militarren ohar bat? / bitxia benetan
bidali duenari / eramaiok bueltan
natural sent-tzen dut / egiten dudana
eta natural egin / sent-tzen dudana
insumiso egin naiz / horitxe da dana
ahaztu gabe guztioi / muxu handi bana
nigarrez ari zara / ama maite hori
ba omen nuen beste / ankera ugari
nola obedituko / diot eroari
ez badizut jadanik / obeditzen zuri?
ene kolega maite / beldurtia haiz hi
aholkuak ematen / ez hadila hasi
kartzelara noala / diostak itsusi
etor hadi bisitan / txorizo ta guzti
funtzionari zoli / ene kartzelero
juezen sententzia / txikien borrero
ezin nauzu hain errez / bihurtu numero
kantari esnatzen naiz / goizero goizero

letras aleatórias

MAIS ACESSADOS

Loading...