letra de sustraiak - olatz salvador
[letra de “sustraiak”]
[verso 1: olatz salvador]
goian nagoela
dena txiki egiten da
handi bilakatzean
preso bizi denak
bertigoa bat-batean
lurretik aldentzean
baina erori eta
oinak grabitateak
irensten dituenean
mila aldiz galdezka
zer da errealitatea
zer galtzen den airean
[estribillo: olatz salvador]
oinak lurretik aske, deslai
urrun imaginatzeko gai
grabitatearen indarraz gain
ez dut inongo sustrairik nahi
[verso 2: olatz salvador & jon basaguren]
galtzen bagara ere
ahantzi dugu norantza
iparrik gabeko ardatza
zuhaitzak bezala
sustraiak estaltzean
galdu gara bidean
erroеi hegoak
ezinbestez еrnatu zaizkie
oraindik ez dakit
airerako balio ote duten
[estribillo: jon basaguren & olatz salvador]
oinak lurretik aske, deslai
urrun imaginatzeko gai
grabitatearen indarraz gain
ez dut inongo sustrairik nahi
oinak lurretik aske, deslai
urrun imaginatzeko gai
grabitatearen indarraz gain
ez dut inongo sustrairik nahi
[outro: olatz salvador & jon basaguren]
ez dakit nagoen
hegan egiteko prest
lurretik altxa gabe
auskalo sustraien
babesteko behar horrek
ez gaituen gatibatzen
letras aleatórias
- letra de prurience in putrescence - epicardiectomy
- letra de u don't know - mrzeefosho
- letra de poslednji dah - trile x rale
- letra de parler - genie midas
- letra de chaque jour - rk
- letra de you don't love me yet - honest bob and the factory-to-dealer incentives
- letra de the shooter - frank flo
- letra de summer files - lewis bootle
- letra de cult online - bruhmanegod
- letra de latido - mosaic msc