letra de zer nahi genuen - ødei (euskal herria)
zer nahi genuen?
zer nahi genuen?
zer nahi genuen?
zer nahi genuen?
zer nahi genuen?
zer nahi genuen? denetarik
zer izan dugu? erein ta bil
ze izanen dugu? heren bat hil
zer nahi genuen?
zer nahi genuen?
zer nahi genuen?
ez dut nahi ustelik jada ez dut usterik urtetan ez nuen uste nik
gеronen kontrola, geronen kaiola, gеronek sortuko genuenik
guzia dakusat laino, nola heldu gira honaino?
etsaien lagun bilakatu gira lagunak etsai bihurtzeraino
karriketatik goaz mesfidati eta errua beti beste bati
ezkerrera edo eskuinera joan gps gabe ezin erabaki
karrikan zehar mikrorik ez da behar: bakoitzak berea daramaki
zer da errealitatea fikziorik gabe inork bizitzen ez badaki?
zuria ala beltza, larrosa ala asuna
zein erraz itzali diguten kritikarako gaitasuna
osasuna, nahi duzuna, saldu zaidazu laguna
baina beldurrak itsutu gaitu ta ikusten dugu berak nahi duna
lehen nola orai pasa ta gero ai kontraesanetan egon hai
jendeak zer nahi du? gehiago ematen zaigu ez baitugu guttio nahi
elkarrizketan manuak nornahik, karriketan mamuak nonhai
txarrena onartzera iritsi gira gure ustezko egun hobeen zai
zer nahi genuen?
zer nahi genuen?
zer nahi genuen?
zer nahi genuen?
zer nahi genuen?
zer nahi genuen? denetarik
zer izan dugu? erein ta bil
ze izanen dugu? heren bat hil
zer nahi genuen?
zer nahi genuen?
zer nahi genuen?
zenbat lobby dauden lodi…
haiek tori zu erori…
ta berdina edonori
zer da hoiengandik nahi duzuen hori?
jokoa ez da zuzena bate—baina fini da xake mate
izan nahi baduzu zuk honen parte obedi ezazu puntu ta aparte
aski kate, aski kalte ezarri zaizkigu gaur arte
geldi dadin isiltzen gira baina isiltzen girelako segi dezake
ez dugu besteekin bizi nahi baina ezin dugu bakarrik bizi
jada poliziarik ez dugu behar gu geu gira geure polizi
balkoitan daude epaileak, sareetan lekzio emaileak
atzoko errebeldeak dira gaur dugun sistemaren bultzatzaileak
zuentzat jolas baloia, zuentzat diru taloiak
zuen belardian jolastea baino nahiago basa ta lohia
beti mugan, beti dudan… ez al da betikoa gugan?
abstentzioaren demokraziak asumitutako diktaduran
gizarte bat bi taldetan
hutsuneak bi aldetan…
oin hotzak ur beroetan
ta gainekoak irriz bulegoetan
egunez egun, aroz aro globoari so nago
mago sentitu nahi nuke baina ez dut uste naizenik ezer gehiago
akabo harago joan nahi dut baina ez naiz nik nahi aina ezin marra igaro…
inoizko gizaki gehien gaude ta inoizko gizatasun guttien dago
zer nahi genuen?
zer nahi genuen?
zer nahi genuen?
zer nahi genuen?
zer nahi genuen?
zer nahi genuen? denetarik
zer izan dugu? erein ta bil
ze izanen dugu? heren bat hil
zer nahi genuen?
zer nahi genuen?
zer nahi genuen?
letras aleatórias
- letra de kkf (kool savas & smoove rmx) - frauenarzt
- letra de when i die - eye zayah
- letra de fracasso favorito - adriano cintra
- letra de thugz mansion remix - lil rickyy
- letra de milk and eggs - mr. j. medeiros
- letra de misanthropy - ccc-p
- letra de blue sky - boy-d
- letra de big - skrip
- letra de nothing wrong with texas - sunny sweeney
- letra de all good is evil - dream mclean