letra de irudi biluztuak - ken zazpi
zergaitik galdu ziren erantzunak?
nora egin zuten ihes hitz goxoek?
noiz irentsi gintuen zalantza ezinen olatuak
inoiz ikusi ditut ihesean
irudi biluztuak jolasean
sinetsi eman nizun
muxu bakoitza benetan zela
denbora azkar pasa da
biok aldatu gara
nun sartu zara?
ze leku gelditu zen bilatzeko
errudunik ez zela ikusteko
nola eman genion garrantzi gehiegi ez zeukanari
zutaz oroitzen naizen galdetzen
didazu begirada batez
babesten gaituen muga zeharkatzen
beti itxarongo zaitut
azken geltokiko iluntasunean
amets ezkutuen, isiltasunean
zergaitik galdu ziren erantzunak?
nora egin zuten ihes?
noiz irentsi gintuen zalantza ezinen olatuak?
denbora azkar pasa da
ta ziur, biok aldatu gara
nun sartu zara?
zutaz oroitzen naizen galdetzen
didazu begirada batez
babesten gaituen muga zeharkatzen
ezin aurkitu hitzik
gauean galtzeko, agur esateko
zutaz oroitzen naizen galdetzen
didazu begirada batez
babesten gaituen eta zeharkatzen
beti itxarongo zaitut
azken geltokiko iluntasunean
amets ezkutuen isiltasunean, isiltasunean…
letras aleatórias
- letra de clueless (demo) - carter ace
- letra de skelly - littleboy55k
- letra de dead wrong (feat. micheal kearney) - to the grave
- letra de take ye's time 2 - seemo
- letra de counting the days - the hanseroth twins
- letra de umbrella - sonny tennet
- letra de sidereal rites - crown of anguish
- letra de #ashtarsherangang - elega8soriat
- letra de seinfeld - deadmoths
- letra de watcha - defa