
letra de agure zaharra - gorka knörr
agure zahar batek zion bere etxe aurrean
goizean goiz lantokira irteten nintzanean:
ez al dek, gazte, ikusten gure etxola zein dan?
desegiten ez badugu, bertan galduko gera
baina guztiok batera
saiatu hura botatzera
usteltzen hasita dago-ta
laister eroriko da
hik bultza gogor hortikan
ta bultza nik hemendikan
ikusiko dek nola-nola
laister eroriko dan
baina denbora badoa, nekea zaigu hasi
eskuak zartatu zaizkit, eta indarrak utzi
usteltzen badago ere, karga badu oraindik
bеrriz arnasa hartzeko esaigun elkarrеkin:
baina guztiok batera saiatu hura botatzera…
agure zaharra falta da gure etxe ondotik
haize txar batek hartu ta eraman du hemendik
haur batzuk ikusten ditut eta inguraturik
aitona zaharraren kanta nahi diet erakutsi:
baina guztiok batera saiatu hura botatzera…
letras aleatórias
- letra de best friend - allie colleen
- letra de we are one - gateway worship
- letra de hoes - princess paparazzi
- letra de berati - sin boy
- letra de plasticine - lerdos
- letra de "выхода нет" - ritor mc
- letra de monsoon mundi - liqht
- letra de претор был прав (praetor was right) - pyrokinesis
- letra de tell me a lie - chloe moser
- letra de levitate - tkay 10staxx