letras.top
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 #

letra de new york - ezezez

Loading...

zuhaitz biluzi bat haiz basoaren erdian
erleen hegaletan itsasten den eztia
hodeiek arrastian hartzen daben tonua
iruntzi egin dozun berba horren doñua

gezi bat izan nahi dot txerto baten antzera
zauririk itxi gabe sartzeko bularrera
biriki ta saihetsen arteko organo batean
gelditzeko amesten zeure bihotza nazela

zeure begietako egunsenti urdiña
oskarbi esnatzen da itsasoko disdiraz
paradisu guztiak lurretik kanpo daude
zurekin esnatzea kontutan izan gabe

pirata izatea zeinen neketza dan
baten esan zenidan new yorkeko bidean

letras aleatórias

MAIS ACESSADOS

Loading...