letra de esnesaltzailearena - esne beltza
Loading...
akordatzen naiz txikitan
oraindik lotan nintzela
aita goizeko bostetan
behiak jezten hasten zela
ama ondoan zeukala
amak laguntzen zuela
etxez etxe aritzeko
esne saltzaile bezala
kuatrolatas zahar batean
aita aurrean gidari
ama atzean joaten zen
esne marmiten zaindari
amak ez zion, ordea
inoiz ekiten lanari
muxutxo bat eman gabe
bere seme bakoitzari
etxez etxe tinbre joka
portaletik portalera
kaixo, egun on, zer moduz?
kortesiazko galdera!
irribarre bat eskainiz
esnearekin batera
eta beraiena galduta
itzultzen ziren etxera
lege berrien sartzeak
belztu zien bekokia
esne saltzaile langintza
ez omen zen egokia
tetrabrikak hartu zuen
esne marmiten tokia
eta pena da garai haiek
akordatzen egotea!
letras aleatórias
- letra de pick it up - djor
- letra de free as fuck - tom hardy
- letra de niepodniesione_słuchawki - reto
- letra de shape of you - backtrack
- letra de hapuslah sudah - diana nasution
- letra de this is amazing grace - elevation music
- letra de 查某囝 - 謝銘祐
- letra de love survives - irene cara
- letra de cheese & wine - live(라이브)
- letra de under en stjerneramt himmel - first flush