letra de makuluak - berri txarrak
neurtu al duzu inoiz nahi duzuna eta behar duzunaren tarteko distantzia?
egin al duzu hori laburtzeko behar zen guzti-guztia? inoiz, inoiz …
aurkitu al duzu inoiz esan gabekoen hondakinetan bilatzen zenuena?
isiltasunaren forma ezberdinak hitz higatuetan
kalkulatu al duzu aukerak dakarren galera horren neurria?
ta inoiz gogoratzen zara norabidea aldarazi zizun berriaz?
ta inoiz eman ote duzu urrats ergelen bat ondorioak doitu gabe?
ta inoiz utzi al dituzu esaera zaharrak bere horretan zahartzen?
inoiz ihes egitea ezinbestekoa balitz norantz bota lehenengo pausua?
ta kalkulatu al duzu aukerak dakarren galera horren neurria?
ta inoiz gogoratzen zara norabidea aldarazi zizun berriaz?
ta inoiz galdetu al duzu nora joan daitekeen betiko galdu den denbora?
inoiz erre zintuen su horrek berak argitu zizun jarraitzeko bidea
ibili, erori eta altxatzearen oinarrizko legea
ikastearen dema ala dema bera irakaspen, ber gauza dira
letras aleatórias
- letra de beauty's edge - lefty parker
- letra de outbeck (speed up) - jetsk!
- letra de luck and fear - alias & tarsier
- letra de link up - kevin chun
- letra de oldest son - anna bates
- letra de farsz - doomscytche
- letra de january thing - jake marsh
- letra de razorblade blues - laura jane grace and the mississippi medicals
- letra de dumpster queen - vomit launch
- letra de come down, o love divine - william henry harris